Argumentua

1878ko Otsailaren 11

Goiz hartan, inork gutxik pentsatuko zukeen, balea bat agertuko zela eguerdi partean “Alle-punta” aurrean. Mende guzti hartan, lau balea soilik harrapatu zirelako euskal kostaldean. Azkena, 1854an, Donostian.

Zarautz, Orio eta getariarrek ehizatu zuten balea. Kantauri itsasoan, modu tradizionalean ehizatu zen azkena. Balea, portura eraman zutenean ordea, euren artean haserretu egin ziren, eta ez ziren elkar ulertzeko gai izan.

Egunetan egon zen balea bertan, euren aurrean, usteldu zitzaien arte.

Gertaerak, Zarauzko eta Getariako herriak, urte luzez, aurrez aurre jarri zituen. Naiz eta, gerora, herrion herentzia historiko eta folklorikoaren parte izatera igaro zen, ezin ikusiak atzean utzita.

Orain, gaurkotasun osoz itzuli da, antzerki formatuan, baina, istorio lokal bat izatetik, unibertsal izatera igarota.

Tragedia hura, edozein lekutan eta edozein subjekturekin gerta ziteken, gerta daiteke, eta zoritxarrez, gertatzen delako du interesa gaur egun.

Balea haren hezurrak, Donostiako aquarium-ari saldu zitzaizkion, eta oraindik bertan daude ikusgai.


BI AKTORE GARA, BARTZELONAKO ESKOLA BEREKOAK.

ANTZERKIAREN ARI KONTALARIA GALTZAILEAK DARAMA, HAU DA, BALEAK BERAK.

HISTORIOA KONTATZEKO MODUA, ORIGINALA DA OSO, ETA MULTIDISZIPLINARRA; DANTZA, KANTUA, INTERPRETAZIOA, MISTERIOA, TRAGEDIA, UMOREA, ITSASOA, LURRA, ZERUAK…

MUSIKA, BEREZIKI OBRA HONETARAKO KONPOSATUA DA.

Unibertsala den gatazka bat azaleratzen da; desioa pizten duen objektu bat, eta hura bereganatu nahi duten pertsona (talde) ezberdinak.Eta galdera ugari iradoki.

2010eko IRAILAREN 19an ESTREINATUA IZAN ZEN USURBILGO SUTEGI ANTZOKIAN, ETA HARRERA OSO POSITIBOA IZAN ZUEN.

GERORA, ZARAUTZEN ESKAINI ZEN BI EGUN JARRAIETAN, ARRAKASTA OSOZ. BAITA GETARIAN ETA ORION ERE. BOST EMANALDIOTAN, 330 IKUSLE IZAN GENITUEN.

GERORA, BESTE 23 EMANALDI INGURU EGIN DITUGU, GUZTIAK ERE HARRERA BEROAREKIN.

ZUEN HERRI/AUZO/ANTZOKIAN EGIN NAHIKO GENUKE.

Antzezlan honek, Zarauzko Udaleko Gazteria Sailaren diru-laguntza eskuratu du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s